Zure espazioak behar du beroakonforta
Berogailu gama eta aukera zabala eskaintzen dizugu, etxean bero eta gustura egon zaitezen urteko hilabeterik hotzenetan ere. Abangoardiako teknologia eta diseinu berritzaileak dituztela, gure estufak aukera ezin hobea dira efizientzia, konforta eta estiloa uztartu nahi dutenentzat.






Pellet Estufak
Eraginkorrak eta jantziak
Gure pellet estufak hautu ezin hobea dira erosotasuna eta efizientzia energetikoa bilatzen dutenentzat. Sistema guztiz automatikoak dituztela, berogailuok erabateko etekina ateratzen diote egurrezko pelleten bero ahalmenari, eta bero uniformea eta konstantea ziurtatzen dute. Gainera, duten diseinu berritzaileari eta kalitate handiko materialei esker, ukitu dotorea ematen diote espazioari, erosotasuna eta lasaitasuna eskaintzearekin batera.

Funtzionamendu erabat automatikoa
Azken belaunaldiko teknologiak erraztasun guztiak dakartza: pellet hornidura etengabea, aire hornidura automatikoa, berez erregulatzen den errekuntza eta pelleten gorengo etekina.
Mimetika integrazioa
Kaseteak horman bertan instalatzen dira. Itxura diskretuarekin, era harmoniatsuan txertatzen dira inguruan, begirada bereganatzen duen elementu bakarra sugarrak direla.
Errekuntza efizientea
Pellet kaseteen funtzionamendua oso ekonomikoa da, hiru faktoreri esker: errekuntza prozesu automatizatua, energia kontsumo txikia eta gela bat baino gehiago berotzeko aukera (multiair sistemadun modeloetan). Ondorioz, kostu txikia dakarte, eta onura handiak era berean.
Erabiltzen errazak
Ukipen pantailaren erabilera sinplea eta intuitiboa da. Berogailua internetez edo ahots bidez izetu edo amatatzeko aukera izanda, edonondik eta gura den unean berotu daiteke etxea, erosotasun handiz.
Zaratarik apenas
Etengabeko mugimenduko motorrari esker, eta konbekzio bentiladorerik ez dutenez gero, gure berogailuek oso funtzionamendu isila dute.
Egur estufak
Sutondoaren beroa, egungo estiloa
Egurraren xarma eta jatortasuna gurago dutenentzat, errendimendu eta kalitate handiko berogailu konpaktuak ditugu. Dekorazio estilo guztietarako egokiak, gure egur estufek bero naturala eta atsegina ematen dute, edozein gelari gozotasuna emateko aukerakoa. Primerako materialekin eginak eta sendoak dira. Luzaroko inbertsioa, beraz, gozotasuna eta tradizioa uztartuta.

Berokuntza ekologikoa
Erregai berriztagarria darabiltenez, egur berogailuen funtzionamendua neutrala da CO2an. Errekuntzaren erregulazio automatikoari esker, gainera, %50 ere aurrezten da egur kontsumoan, eskuzko erabilerarekin alderatuta.
Bero adimentsua eta erostasuna
Berogailuok erosotasun handia ematen duten sistemak dituzte: Aire elikatzea automatikoki erregulatua, errekuntzaren kontrol guztiz automatikoa eta abisu sistema, egurra botatzeko unerik egokiena zein den jakinarazteko.
Egongiro paregabea
El armónico patrón de llama y el típico crujido de los troncos de madera, generan un agradable ambiente en la habitación. Una estufa de leña está lejos de ser un simple sistema de calefacción.
Espazioan malguagoa
Instalazio eta muntaketa samurra dutenez, egur estufak egokiak izan daitezke tximiniarik onartzen ez duten geletan ipintzeko. Horren adibide dira inertzia berogailuak.
Berotasun gozoa
Egurra darabilten estufek bizkorrago berotzen dute eta berotasun atsegina irradiatzen dute gela osora.
Utzi gure esku
Adituak gaituzu berokuntzan eta konfortean
Gure enpresan, kalitate goreneko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditugu bezeroen beharrizanei erantzuteko. Gure aditu taldea zure esanetara dago, etxerako estufarik egokiena topatzen laguntzeko. Asmoa da urte guztian berotasun atsegina eta modu erosoan izan dezazula.
Jo ezazu gugana eta aurrekontua prestatuko dizugu
Esaguzu zer behar duzun, eta pozik aholkatu eta lagunduko dizugu produkturik egokiena eta eraginkorrena bilatzen. Eta berokuntza eta sukaldeko ekipamenduetarako mantenimendua behar baduzu, jo gugana zalantza barik.