Cocinas de leña Enerbarri - Rizzoli
Calefacciones de pellets
Instaladores de calderas de pellets certificados

Esperientzia eta Konpromisoa biomasarekin

Gure enpresan, bat egiten ditugu biomasa arloan dugun 15 urtetik gorako esperientzia eta kalitatearekin eta bikaintasunarekin dugun erabateko konpromisoa. Enpresa bera jaio berria bada ere, sortzaileok urteetako ezagutza zabala dugu sektorean, eta askotariko leku eta ingurunetan jardundakoak gara, ospitale eta osasun zentroetatik hasi eta auzo komunitate, hotel, etxalde eta adinekoen egoitzetara.

Gure Lanaren Bermea, 3000 instalaziotik gora

Gure jardunaren berri dute estatu osoko 3000tik gora instalaziotan, eta nabarmentzekoak dira erietxeekin egin ditugun kolaborazioak, Txagorritxu, Galdakao eta Bermeokoekin adibidez, bai eta gizarte etxe, anbulatorio, ikastola, kiroldegi eta beste zenbait erakundetan egindako lanak. Izan ere, berokuntza eta ur beroa hornitzen lagundu dugu, ezinbestekoak pertsonen ongizaterako. Instalaziootan, gure erreferentzia marka Herz da, biomasa arloko liderra.

Soluciones de calefacción sostenible en Derio
Atención personalizada en tienda de estufas
Konpromisoa Kalitatearekin eta Bezeroaren Zerbitzuarekin

Jakitun gara txarto kudeatutako biomasa instalazio batek onura baino arazo gehiago ekarri ditzakeela. Horregatik, zerbitzu integrala eskaintzen dugu, ekipoak saldu eta instalatze hutsean gelditu barik. Lagun egiten diegu bezeroei euren instalazioen bizialdi osoan, aholkularitza eta kalitatezko zerbitzu teknikoa eskainiz eta proiektua bezeroaren beharrizan zehatzei egokitzen dela ziurtatuz.

Bezeroen Konfiantza dugu

Gugana jo dutenen artean, etxerako irtenbide efiziente eta iraunkorra nahi duten partikularrak ditugu, landetxe, hostel eta jatetxeak, bai eta enpresa txikiak ere, euren aztarna ekologikoa murriztu eta energia kostuak arindu nahirik. Zure profila edozein dela ere, aliatu konprometitua izango gaituzu zuretzako biomasa baliabide onenak bilatzeko.

Egizu bat gurekin Etorkizun Iraunkorrerako Konpromisoan

Gure enpresan, etorkizun berde eta jasangarriago baterako trantsizioan gure ekarpena egiteaz harro gaude. Etxea edota ura berotzeko irtenbide efiziente, ekonomiko eta ingurumenarekiko begirunetsua bilatzen bazabiltza, etorri gugana zalantza barik.

Pozik hartuko zaitugu eta gure lankidetza eskaini zure premietara ondoen egokitzen den aukera zehazteko. Eskua luzatuta daukagu, biomasarekin dugun esperientzia eta konpromisoaren balioa erakusteko.

Etorri gurera!

Kontaktatu gurekin