Poz handiz jakinarazi gura dugu bulego eta saltoki berria zabaldu dugula Abadiñon, Murueta kaleko 3. zenbakian. Espazio zabala da, Enerbarrik eskaintzen dituen pellet eta egur estufa, galdara, kasete eta sukaldeak bezeroei behar bezala aurkezteko.

Gure saltokian, kalitate handiko produktu gama zabala ezagutzeaz gain, gure adituen arreta pertsonalizatua ere aurkituko duzu. Zure esanetara gaituzu, biomasa arloko instalazio, mantenimendu eta produktuen gainean dituzun galderei erantzuteko eta zalantzak argitzeko.

Etorri gurera, eta ezagutu Enerbarrik dituen abantailak eta profesional paregabeak. Zure etxerako eta premietarako irtenbiderik onena aukeratzen laguntzeko itxaropena dugu.

Zatoz gure saltokira eta ezagutu gure eskaintza!

Apertura tienda punto de venta Enerbarri
Apertura tienda punto de venta Enerbarri